Skip to main content

Ikastolako Berriak

Hilero bezala DBH3. eta LH1. maillako ikasleen artean Irakulagun ekintza aurrera eraman da. Maiatzean sartu gara eta aurreneko aste honetan, LHkoek Lehen Gizakien gaia lantzen ari direla baliatuz, DBHko ikasleek jardueratxo bat prestatu dute irakurzaletasuna sustatzeko helburuz. Beste behin ere gustura aritu dira ikasleak beraien arteko elkarrekintzan.
Agenda 30eko helburu eta programaren baitan, Baratza hezitzailea eta energiari buruzko tailerrak martxan dira ikastolako maila desberdinen arteko ikasleen lankidetzan. Aste honetan LH2. mailakoei bertako tipulak ateratzea egokitu zaie, gure baratzeko barazkien aniztasuna agerian utziaz. Honekin batera, LH 6. mailako ikasleek energia tailerra jasoko dute Ekooizen aldetik, Agenda 30eko aurtengo gai nagusiarekin segitzeko.
Gaur maiatzak 2, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna da, gaitz honen arriskuaz kontzientziatzeko eta aurre egiteko helburuarekin ospatzen dena. Elgoibar Ikastolak duen helburu nagusietako bat ikasle guztien garapen egokia eta ongizatea da, horretarako ezinbestekoa izanik eskola jazarpenaren aurkako borrokan tinko mantentzea eta Kiva programak errazten digun prebentzio lanaren bitartez biktimekiko enpatia areagotzea, ikasle guztiei borroka horrekiko konpromisoa sustatzea eta mekanismoak eskaintzea. 
Energiaren gaiaren inguruko bederatzi proposamen aurkeztu dizkiote herriko ikastetxeetako Agenda 30eko ikasle arduradunek Udaletxeari. Atzokoan izan zen bilkura, herriko Aita Agirreko Areto nagusian, ikastolako LH5, LH6 eta DBH1eko A30eko arduradunak Herri Eskolako eta institutuko kideekin batera.
Astean ikastolako ikasleentzat ingeleseko hiru saio izan ditugu Herriko Antzokian. Ingelesa lantzeko eta batzuek baita praktikatzeko ere aukera izateaz gain, antzerkiaren liluraz gozatzeko aukera ere izan zuten txikienetik hasita ikastolako ikasle guztiek.
Martxan da ikastolaren udako oporraldiko eskaintza. Izen-ematea eta informazio gehiago barruan sartuta.
Igandean haurren mendi irteera izan zen Urkamendi-Kalbariora. Eguraldi ona emanda zegoen arren, eguna goibel esnatu zen. 38 haur eta beste horrenbeste nagusi hurbildu ziren trenez Debaraino, eta bertara heldu orduko hasi zuen euria. Ez zuen asko iraun halere, eta aldapak igotzen hasi orduko atertu zen. Azkenerako, eguraldiak errespetatu zien eta kostaldeko ibilbide polit honetaz gozatzeko aukera izan zuten guztiek.
Ipar Euskal Herriko euskalgintzak deituta, Frantziako gobernuari egiazko hizkuntza politika eta baliabideak exigitzeko bildu ziren hainbat eta hainbat euskaltzale Baionan.