Skip to main content

Tanta ekimena

Tanta ekimena

TANTA EKIMENA

 

Ikastolako komunitate kidea, agur t’erdi.

Tantaz-tanta osatzen da elkartasuna; bakoitzak jartzen duen aletik, tanta horretatik. Ikastolok badakigu, ongi jakin ere, elkartasuna zer den. Sortu ginenetik jaso izan dugu, eta horri esker atera dugu aurrera ikastolen proiektua.

Zer da TANTA?

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena. BOST EUROko elkartasun txartel batzuk dira, eta erosleek, trukean, 60.000 EUROko zozketa batean hartuko dute parte.

Nork bultzatzen du TANTA?

TANTA ekimenaren sustatzaileak Euskal Herriko ikastolak dira. Elkartasunean, auzolanean eta elkarlanean oinarritutako sarea ehunduz, lurraldeetako ikastolen urteroko bost jaien testuinguruan eramango dute aurrera egitasmoa.

Noiz egingo da zozketa?

60.000 EUROko sari honen zozketa, 2023ko EKAINAREN 24an egingo da, notario aurrean. Bi zenbaki hautatuko dira, irabazlea eta ordezkoa. Zozketaren emaitza jaietako webguneetan eta Ikastolen Elkartearenean jakinaraziko da, bai eta hauen sare sozialen bidez ere. Zenbaki irabazlearen jabeak hilabete bateko epea izango du berau eskatzeko. Epea agortuta, ordezko zenbakia duenak jasoko du saria.

Zer eskatzen dizuegu?

TANTA ekimenak bi xede ditu: ekonomikoa eta soziala. Helburu soziala lortzeko, TANTA erosiz,  jendeari bere atxikimendua eskatzen diogu. Horregatik, TANTA zuen artean saltzeko laguntza eskatzen zaigu eta Elgoibar Ikastolako Kontseilu Errektoreak garrantzitsua ikusi du laguntza hau eskaintzea. 

Mila esker zuen laguntzagatik. Agur bero bat.

 

IKASTOLAKO LEHENDAKARIA

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.