Gaur goizean suaren simulakroa egin dugu gure ikastolan, larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu praktikatzeko eta ikastola modu seguru eta koordinatuan husteko prozedurak berrikusteko helburuarekin.
Ikastolako Berriak
Irudia
Azken egunotan esperientzia oso aberasgarria bizi izan dugu Ikastolan, Atxutxiamaika-ren eskutik. Hizkuntzen aniztasuna, kultura ezberdinak eta munduko txoko askotako bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, elkarrengandik ikasiz eta partekatuz.
Irudia
DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute Debabarrena bailarako geologia gertutik ezagutzeko. Hitzaldiaren bidez, gure inguruko lur motak, paisaiaren ezaugarriak eta kobazuloek gordetzen duten ondare naturala hobeto ulertzeko aukera izan dute.
Irudia
XVI. CONFINT topaketa ospatu da Urdaibaiko Ekoetxean. Bertan, gure ikastolako IRAES taldeko hiru ordezkari izan dira: Unax Arzamendi, Jakes Gurrutxaga eta Lea Barrutia.
Irudia
Lanbideen gaia lantzen ari dira 5 urteko gelan, eta aste honetan bisita berezi-berezi bat jaso dute. Naiara Martin gerturatu da bere lanbidea azaltzera.
Irudia
Maiatzaren 10ean ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu dugu. Autobusa aurrera ateratzea jasangarria izan dadin, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena.
Pagination
- 1 orria
- Next page