Atzo, erdiko aretoan, zuen ikastolako ibilbideari amaiera emateko diploma banaketa ekitaldia ospatu genuen. Zuetako asko gurekin hazi eta hezi zarete, txiki-txikitatik: lehen urratsak, lehen lagunak, ikaskuntzak, erronkak eta bizipen ahaztezinak elkarrekin partekatu ditugu.
Ikastolako Berriak
Irudia
Elgoibar Ikastolan ere bat egin dugu “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin, Palestinako haur eta nerabeei gure elkartasuna adierazteko.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.
Irudia
Aurten ere, DBH 2. mailako ikasleok ikasturteko abentura handienetako bati aurre egin diogu: elkartruke bidaia. Gelako ateak eta ohiko errutina atzean utzita, esperientzia bikain honetan murgildu gara, motxilak urduritasunez, ilusioz eta ekintzez beteta.
Irudia
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatutako elikagai bilketa kanpainan parte hartu dute. Kanpaina honen helburua uda aurretik biltegiak hornitzea da, behar gehien duten familiei laguntzen jarraitzeko.
Irudia
Elgoibar Ikastolak mantentze lanetarako ordezkapen bat betetzeko langilea behar du.
Pagination
- Previous page
- 2 orria
- Next page