Joan den maiatzaren 23an, ostirala, gure Ikastolako Confint ospatu genuen. Ekitaldi honetan, Agenda 30eko zenbait arduradunek aurkezpen baten bidez azaldu zuten zer den Confint, eta gogora ekarri zuten kontsumoa eta osasuna ardatz hartuta aurtengo ikasturtean ikastolan egindako lana.
Ikastolako Berriak
Irudia

2025-2026 ikasturteko Eskola Kirola programan izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko azken eguna ekainaren 6a izango da.
Irudia

Lanbide ezberdinak eta lan-mundua gertutik ezagutzeko helburuarekin, ostiralean LH 5. mailako ikasleek Eibarko suhiltzaileen parkea bisitatu zuten.
Irudia
HH05eko ikasleek Azpeitiko Tren Museoa bisitatu zuten. Bertan, antzinako trenak eta haien funtzionamendua ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuten.
Irudia
Pasa den ostiralean, HH4ko ikasleek ikasturte amaierako txangoa Azpeitiko Ekoetxean egin zuten. Bertako langileek harrera beroa egin zieten, eta hiru multzotan banatuta, hondakinen gaia lantzen aritu ziren.
Irudia

Aste honetan baratzean landaketa berriak egin ditugu: azelgak eta porruak landatu dituzte gure ikasleek. Baina oraingoan esperientzia berezia izan da, laguntzaile apartak izan baitituzte: Erasmus+ programako ikasleak!
Pagination
- Previous page
- 3 orria
- Next page