Elgoibar Ikastolak nazioarteko bi elkarlanerako proiektu hartuko ditu aste honetan: Erasmus+ proiektua eta “Herri Txikiak, Hizkuntza Handiak” programa. Testuinguru horretan, Bretainia, Martinika eta Istanbulgo ikasle eta irakasleak izango ditugu gurean, maiatzaren 11tik 19ra bitartean.
Ikastolako Berriak
Irudia

Azken asteetan, HH 5eko gelan, hainbat familien bisita izan dugu. Beste herrialde batzuetan jaiotako gurasoek beraien jatorrizko lurraldeen inguruan hitz egin digute: kultura, ohiturak, hizkuntza eta askoz gehiago!
Irudia
LH 5. mailako ikasleek arte museo bikaina antolatu dute. Bigarren hiruhilekoan zehar egindako artelanak eta maketak ikusgai jarri zituzten ikastola osoan zehar. Erdiko Aretoan hasi eta geletan amaitu da ibilbide polita. Familia ugari gerturatu dira gure artisten lan zoragarriak ikustera.
Irudia

Elgoibar Ikastolako bulegoa apirilaren 11tik 27ra itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Oporraldiaz gozatzeko eta deskonektatzeko aukera izan dezazuela opa dizuegu! Eskerrik asko ulermenagatik.
Irudia

LH6ko ikasleek musika eta antzerkia uztartu dituzte Pentagrama Enea ipuinaren bidez.
Irudia

Elgoibar Ikastolak STEMeko EXPERT zigilua jaso du, eta gure hezkuntza-proiektuarentzat aitortza garrantzitsua da hori, bereziki zientzia eta teknologiaren arloan egiten ari garen lanari dagokionez.
Pagination
- Previous page
- 4 orria
- Next page