Igandean Herri Urratsera autobusean joandako lagun taldea. Aipatzekoa autobusean ez ezik euren kabuz ere beste elgoibartar mordoxka bat bildu zela Senpereko laku inguruetan. Izandako arrakasta ikusirik, Nafarroa Oinezerako ere autobusa ateratzea espero da. Adi egongo gara!
Ikastolako Berriak
Zientzia Azokaren helburua zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen diren proiektuak herriari erakustea izanik, dagoeneko azken ukituak ematen ari gara gure proiektuei bihar 11:00etatik 14:00etara ospatuko den erakusleiho erraldoirako.
Itzulia Women 2024 lasterketaren harira antolatu diren eguneko ekintzetan parte hartu dugu. LH 3-4-5 eta 6. mailako ikasleentzat ekintza desberdinak antolatu dira, hala nola, Dantza Urbanoa, Herri Kirolak eta jolasa. Ekintza hauek Kalegoen plazan eta Leku Eder inguruan izan dira. DBH 1 eta 2koentzat ere antolatu da ekintza.
'Euskararen Baloia' ren laugarren edizioko irabazleak aukeratu dira eta beraien artean dira gure LH 3. mailako ikasleak. Haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko SD Eibar Fundazioak antoladu duen ekintza honetan, Ermua, Elgoibar eta Eibarko hamar ikastetxeen artean gurea aukeratu dute saridun. Zorionak!!!
Baratzean, LH 5. eta 6.mailako ikasleen bankalean, 23 letxuga landatu dira joan den astelehen honetan, maiatzaren 6an. Jose David Sandoval eta Olaia Castro ibili dira landatze lanak burutzen, Nekane Altube laguntzaile zutela.
Aste honetan lehen sorospen tailerrak izan dituzte jangelako langileek. Gurutze gorrikoek emandako tailerra izan da, irudietan ikusten den bezala erabat praktikoa eta gune jakin horretara egokitutako kasuekin.
Pagination
- Previous page
- 29 orria
- Next page