Skip to main content

Ikastolako Berriak

Aste honetan LH 3, 4 eta 5.mailetan heziketa emozionaleko saioak egin dira. Bertan, pertsonaren garapen emozionala landu dugu, aspektu sozialak eta pertsonalak kontuan hartuz, eta emozioen ezagutza eta garapenean gehiago sakonduz.
Urte berriarekin iritsi da Euskal Inauterien festa prestatzeko unea ikastolan. Hona kalejiran Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eramango dituzten jantziak. Aurten, gainera, ikastolako haur guztiak behar bezala jantzita etorriko direla bermatzeko, familiei aukera ematen diegu etxean soberan dauden mozorro eta osagarriak helarazteko, ikastolan bildu eta behar duenaren eskura jartzeko.
LH2ko ikasleek San Lazaro egoitzako aiton-amonei gabonak zoriontzeko postalak egin dituzte gelan. Maila honetako taldetxo bat gaur goizean joan da egoitzara postalak eraman eta banatzera. Horra bertan atera ditugun argazkiak.
Etorri zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi ikastolara, haur eta helduen gozamenerako! Euri zaparradak ez die gelarazi, eta puntual iritsi dira ikastolara Olentzero eta Mari Domingi opari pila bat banatzera. Irudietan, Erdiko Aretoan ateratako argazkia.
DBHko ikasleek atzokoan ospatu zuten urtez urte ohikoa bilakatu den DBHko jaialdia. LHko ikasleei eskeinitakoa lehenbizi, eta gurasoen aurrean buruturikoak ondoren, orotara hiru emanaldi burutu zituzten atzoko arratsaldean Herriko Antzokian.
LH 6. mailako ikasleek Euskara arloko unitate amaierako proiektu bezala, bertso emanaldi bat sortu dute gelaka. Euren lanak multimediako gure txokoan ikus ditzakezu.