Skip to main content

TXIRRINDULARIEN BISITA

Portadako irudia
Irudia

Euskaltel-Euskadi eta Laboral Kutxa Fundación Euskadi taldeetako txirrindulariak gure ikastola bisitatu dute.

Azaroaren 13an Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak eta gaur, azaroaren 20an, Laboral Kutxakoek hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleekin egon dira txirrindularitzako esperientziak partekatuz eta esfortzuaren eta talde-lanaren balioen garrantzia azpimarratuz. 

Eskerrik asko zuen bisitagatik!

 

 

Azken albisteak

Irudia
Aurtengo Kolimetroetako Tanta boletoen zozketan 67.975 izan da zenbaki saritua. Ordezko zenbakia: 37.597. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleari!
Irudia
LH 4. eta 5. mailako ikasleak Bertsolaritza ekimenaren barruan bertso emanaldi bat egin dute ikasturte amaiera honetan. Pasa den astean berriz Kultur etxeko Sotora joan ziren Joanes Azpillaga eta Suhar Gesalaga Azpeitiako bertsolari gazteen bertso emanaldiaz gozatzera.
Irudia
Gaurkoan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek NIZU programaren azken saioa izan dute. Programa honen baitan, maiatzean Eibarko GUREAK enpresa ezagutzeko aukera izan zuten; bisita horretan, bertako langileen egunerokotasuna eta enpresaren funtzionamendua lehen eskutik bizitzeko parada izan zuten.
Irudia
Ikasturtea amaitzear dago, eta badakigu atseden hartzeko eta festaz gozatzeko gogo handia daukazuela! Aurten urte berezia da Elgoibarren: San Bartolome jaiak eta Kilometroen Eguna ate joka ditugu! Horregatik, kamiseta eta zapi bereziak diseinatu ditugu aurtengo jaietarako