Skip to main content

BRETAINIA

Portadako irudia
Irudia

ASTE BAT BRETAINIAN (Kemper herrian) 
 

Pasa den astean hizkuntzak zubiak direla ikusi dugu gure ikasleen eta Bretainiako Diwan eskola-sareko ikasleen arteko elkartrukean. Aste osoa igaro dugu eurekin eta esperientzia oso aberasgarria izateaz gain, izugarri ongo pasatu dugu. 

"Herri Txikiak, Hizkuntza Handiak" proiektuaren baitan bertan astebete igarotzeko parada izan dugu.

Hizkuntza gutxituak izan dira ardatz: euskaraz, bretoieraz eta frantsesez mintzatu gara, baina batez ere elkarrizketak, irriak eta harremanak izan dira hizkuntza nagusi.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Hau ez da amaiera, hasiera baizik. 

 

#HerriTxikiakHizkuntzaHandiak #Klik  #Elgoibar #IkastolakMundura #HizkuntzakZubi


 

Azken albisteak

Irudia
Urtero bezala SEASKAko egutegia dugu salgai. Badakizue salmenta honekin ateratzen den etekina Nafarroako eta Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen dela. Aurten ere 4 € balio du. Animatu eta erosi, bulegoan dituzue.
Irudia
Azaroaren 24an, astelehena, urtero bezala, ingeleseko programari osotasuna eta lotura emanez, jatorriz ingelesa den Face2Face antzerki taldearen ikuskizuna izango dugu.
Irudia
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek irteera egin dute Donostiako Aquariumera. Ingurunearen arloan izaki bizidunei buruz landutakoa osatzeko aukera paregabea izan dute, eta bertan ikasitako kontzeptuak errealitatean nola islatzen diren ikusi ahal izan dituzte.
Irudia
LH3ko ikasleak Omako basoko magia ezagutzen izan dira: artea, natura eta irudimena bat egiten duten ingurune paregabe batean murgildu dira.