Elgoibar Ikastolako bazkideei jakinarazten zaie Ohiko Batzar Nagusia egingo dela, ikastolaren eguneroko jardunaren eta kudeaketaren inguruko gaiak partekatu, aztertu eta lantzeko.
Ikastolako Berriak
Irudia
Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Irudia
Indarkeria matxistaren aurrean, ezinbestekoa da hausnartzea, estereotipoak zalantzan jartzea eta berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzea. Azaroaren 25aren harira, Hezkidetza Taldeak bultzatutako ekimenean, lanketa berezia egin dugu ikastola osoan.
Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Pagination
- 1 orria
- Next page