Elgoibar Ikastolak “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin du gaur, Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak ikastolei luzatutako erronkari erantzunez. Elkartasun argazkia ikastolako kanpoko pistetan atera dugu. Atxikita bidaltzen dizuegu kanpainari buruzko informazioa.
Ikastolako Berriak
Ostegun arratsaldean ospatu genuen DBH 4. mailako ikasleen Agurra ekitaldia. Modu xumean buruturiko ospakizuna izan zen, mailako ikasleekin batera gurasoak ere bertan izan zirelarik. Irudietan ikus daitekeenez, ikasleen partehartzeak blaitu zuen ekitaldia.
Ikasturte osoan zehar LH 4 eta 5. mailako ikasleek bertsolaritza lantzen dute. Ikasturtea borobiltzeko, bi mailek jaialdiak ospatzen dituzte. LH4. mailako kasuan 3. mailari eskaintzen die ekitaldia, eta LH5. mailan berriz mailakideen artean ospatzen da, eta ondoren hau grabatu egiten da. Barruan duzuen esteketan alde batetik udaletxearen laguntzaz 11ikusteko enpresak egin duen gure ikasleen bideoa, eta grabaketa osoa ere bai.
Nekazal kultura baserrietara egitasmoaren barruan, ez genuen lortu baserririk ikasleak bertara joateko, urruti zeudelako...
Hori dela eta LH1. mailako guraso bat etorri zen ikastolara baserriko bizimodua eta baratzaren inguruan hitzaldia ematera. Eskerrik asko Iñigo Loiola, erakutsi duzun prestutasunagatik.
Gaur goizean LH 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak Mintxetan izan gara goiz pasa. Bertan, lehendabizi futbol zelaian jolasean aritu gara, eta ondoren igerilekura joan gara bainu bat hartzera.Goiz ederra igaro ahal izan dugu guztiok bertan. Mila esker Elgoibarko Kirol Patronatuari beraien instalazioez gozatzeko aukera eman digutelako!!
Ikasturte amaieran ohikoa bihurtu zaigun ekintza izan dute gaurkoan DBH etapako ikasleek. Patata tortilla lehiaketa. Irudian ikus daitekeenez, giro ezinhobean bizi dute ostiral goiza.
Gaur Ander Muxika musikariaren bisita izan dute LH 4. mailako ikasle eta irakasleek. Urte guztian zehar ikasitako euskal kantak abesteko aukera izan dute, baita bere esperientziaz solasean aritzeko ere. Eskerrik asko, Ander!
Ikasturteari amaiera emateko, gure txikienen erakustaldia izan genuen atzo Ikastolako Erdiko Aretoan. Irudian ikusten den bezala, ekitaldiak gurasoen parte hartzearekin kontatu zuen, eta musikaz eta dantzaz beteriko giro alaian ospatu genuen.
Pagination
- Previous page
- 20 orria
- Next page