Arabako Ikastolen jaia ospatuko da igandean. Mugarik gabe, euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi duten guztientzat. Mugaezin Araban euskara!
Ikastolako Berriak
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek astean Zuhatzako uhartera egindako irteeraren irudiak partekatzen dizkzuegu. Ikus daitekeenez, primeran aritu dira!
Pasa den astean, maiatzaren 27an, LH6. mailako ikasleek ospatutako Azoka Solidarioa izan genuen albiste. Bertan lortutako diru irabaziak Elgoibarko Nuala elkarteari eman genizkion eta diruaren entrega egiteko Ikastolaren eguna, ekainaren 1a, aprobetxatu genuen. Nuala elkarteko Anton eta Mikel partaideak ikastolara hurbildu ziren eta argazki bat atera genuen beraiekin.
Naia Arrizabalaga eta Irune Basagoiti bertsolarien bisita izan dugu astean Lehen Hezkuntzako 4. mailan. Saio honekin amaiera eman diote urte guztian landutako bertsolaritza saioei. Horra azken saio horretan ateratako irudiak.
Maiatzaren 24an LH1eko ikasle eta irakasleok Zumaira txangoa egin genuen. Herritik bueltatxo bat eman eta hondartzan jolasean egon ginen. Trenez egin genuen joan etorria. Eguraldia primerakoa izan zen eta egun polita pasa genuen. Bestalde, maiatzaren 30ean Elgoibarko Mufomi museora (fosil eta mineralen museoa) irteera egin genuen. Lehen Gizakien gaiari amaiera emateko gerturatu ginen bertara. Azken berrikuntza bezala, lehen gizakien garaiko kobazulo bat osatu zuten bertan. Irteera hauetatik iritsitako argazkiak partekatzen dizkizuegu.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleeek brokoliak jaso dituzte aste honetan, eta LH 5. eta 6. mailakoek, bestetik, letxugak. Denak jangelara eraman dituzte sukaldean prestatu eta jantokian jateko. DBH3-4koen kipulak ere berehala izango dira prest jasotzeko. Esan beharra dago oso politak gelditu direla DBHkoek egindako egurrezko kartelak. Irudietan, Jose David eta Olaia letxuga batzuk jasotzen.
Jai giroan ospatu genuen Ikastola Eguna 2024 joan den larunbatean. Trikitilariekin kalejiran hasitako egitarauari umeentzako jolasez eta ekintza desberdinez eman zitzaion jarraipena Ikastolako pistetan eta hainbat bazterretan. Eguerdi aldera festak Erdiko Aretoan izan zuen segida. Finalista eguneko dominak banatu zituen >Morkaikok, dantza lehiaketa ospatu zen eta Kitzikiren erromeriarekin amaitu genuen eguna.
Datorren ekainaren 5ean, asteazkena, aurkeztu dira LH 6. mailako ikasleek burutu dituzten Antzerki hizkuntza emanaldiak Herriko Antzokian. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etatik aurrera izan da. Barruan dituzue aurkeztu diren hiru lanen iragarkiak.
Pagination
- Previous page
- 21 orria
- Next page