Igande goizean giro ezin hobean ospatu genuen XXIX. J. Gurrutxaga Krosa. Eguzkia eta festa giroa lagun, ikasle, irakasle eta guraso ugari animatu ziren Elgoibarko kaleetan zehar korrika egitera.
Ikastolako Berriak
Irudia
J. Gurrutxaga krosaren XXXI. ekitaldia antolatu dugu Elgoibar Ikastolan domekarako (apirilak 19). Elgoibarko eta Mendaroko 707 antxitxikarik eman dute izena.
Irudia
Oraingoa apririlaren12an egingo dugun irteera berezi batekin gatoz: Arbileko koba. Irteera hau Morkaikok, Atxutxiamaika eta Elgoibarko Basobizian artean antolatzen dugun natur irteeren parte da. Irteera honetarako Morkaiko Leizarpe Espeologia taldearen laguntza izango dugu.
Irudia
Eraldaketa pedagogikoaren testuinguruan, espazioek hezkuntzan duten garrantziaz hausnartzeko aukera izango dugu, Oskol Arkitekturaren eskutik antolatutako saioan. Martxoak 26, 17:00etan Elgoibar Ikastolako erdiko aretoan.
Irudia
Euskararen aldeko lasterketarik handiena badator, eta gu ere bertan izango gara! Zapatuan, martxoak 28, 19:26an sartuko da herrira (Azkarateko tuneletik). Herrian zehar ibiliko da lekukoa, eta Maalan ongietorria egingo zaio giro apartarekin
Irudia
Datorren martxoaren 19an Korrika 24 hasiko da Atharratzen. Hamar egunetan zehar Euskal Herria zeharkatu ondoren, Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.
Irudia
Eskerrik beroenak antolaketan lagundu duten guztiei, boluntarioei, babesleei eta, noski, parte hartu duzuen pilotariei eta familiei! Zuen ilusio eta ekarpenari esker, egun borobila izan da!
Irudia
Martxoak 15rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: IRIMO. Oraingoan Urola Goierri ingurura joango gara.
Pagination
- Previous page
- 3 orria
- Next page