Aste honetan zehar Zaindu janaria egitasmoaren barruan jangelan ogimetroa jarri dugu. Egitasmo honen ildora, LH1etik LH6ra jangelan zaborretara botatzen den ogia jaso dugu kristalezko neurgailu batean. Bestela apenas konturatu gabe zaborretara joaten den ogia pilatuta ikusteak sortzen duen efektua aztertu nahi izan dugu. Emaitzak onak izan dira eta ondorio batzuk atera ditugu xahuketaren inguruan bakoitzaren jarrerak duen garrantziaz kontzientziatzeko.
Ikastolako Berriak
Aste honetan Kukulaisi enpresako eta Atxutxiamaikako kideak izan ditugu Lehen Hezkuntzako ikasle ordezkariekin, herrian egin behar duten belargune baten diseinuaren proposamenean parte hartzeko. Irudietan agertzen den eran, Morkaiko gelan bildurik haurrek euren iritziak emateko abagunea izan zuten modu aktiboan egitasmo honi forma emateko. Eskerrik asko gure iritzia aintzat hartzea erabaki duten eragileei!
Gogoratuko duzuenez, Ikastolako Agenda 30 proiektu barruan ENERGIA gaia lantzen ari direla eta, iragan otsailaren 14an, mundu mailako Energiaren eguna zela aitzaki, erronka luzatu ziguten ikastolan proiektu honekin dabiltzan ikasleek. Orduan bidalitako galdetegiak energia aurrezteko ekintza bat praktikara eramateko gonbitea luzatzen zigun. Hona hemen familiengandik jasotako erantzuna.
LH 2ko ikasleak Txefo eta Andurinaren ipuin musikatuak entzuten egon dira aste honetan liburutegian. Anduriña Zurutuza ipuin kontalaria Txefo Rodríguez kitarrajilearekin batera aritu dira ipuinak antzezten, irudian ikusten den bezala haurren gozamenerako. Primeran pasatu dute ikuskizunaz gozatzen!
Gure ikasleek antzerkia ingelesez gozatzeko aukera izan dute astean zehar. Ingeles mintegiak sortutako ekintza honen baitan, ikastolako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek antzerkiak ingelesez ikusteko eta bizitzeko aukera gozatu dute astean zehar. Emanaldi interaktibo desberdinak Herriko Antzokian izan dira, eta urtero bezala Face to face taldearen eskutik etorri zaizkigu, keinu hizkuntzan, umore bisualean eta haurrekin konplizitate estuan oinarrituz, handiei eta txikiei barreak eta dibertsioa bermatuz.
Goizean Lurraldebuseko autobusean iritsi ostean Mutrikura, handik, oinez abiatu ziren Ondarroa aldera.
Nabigatzaileak eta itsasgizonak gaia lantzen ari direla aprobetxatu nahi izan dute Lehen Hezkuntzako 2. mailako haurrek Albaola itsas faktoriara bisita egiteko. Eguraldia ez dute lagun izan, halaere oso pozik igaro dute goiza unibertso itsastar honetan murgilduta.
Herriko merkatari eta elkarteei digitalizatzen laguntzeko sortutako “Elgoibartik mundura” proiektuan DBH 3. mailako gure ikasleek herriko hiru elkarteren webguneak berritzen dihardute. CD Elgoibar, “Inazio Bereziartua” Musika Eskola eta “Haizea” Emakume taldea dira elkarte horiek.
Pagination
- Previous page
- 38 orria
- Next page