Zuhaitzak landatzera abiatu dira Idotorbe auzora LH 6. mailako gure ikasleak, Elgoibarko eta inguruko mendietako baso eta landareak aztertu eta biziberritzeko urteroko programari jarraituz.
Ikastolako Berriak
Gaur LH1 mailakoak Arrikrutzeko kobetara joan dira hurrengo gaia Lehen Gizakiena izanik aurrezagutzak piztera. Bertan, koba ikusi, artelanak egin eta sua nola egiten den ikasi dute. Nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu primeran pasa dute asteari amaiera polit bat emanez...
Urrunera begira jartzeko moduko astea bizi izan dute ikastolako DBH 3. mailako ikasleek Erasmus + proiektuaren baitan. Hainbat elkar ezagutzez, ekintzez, elkalanez eta batez ere hainbat eta hainbat bizipenez beteriko astea izan da, Martinikako eta Turkiako ikasleak gure artean jaso eta elkarrekin bizi izan duguna. Hurrengo helmuga, Turkia.
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Beste behin, garbantzu Pedrosillanoa biltzeko erronka luzatu digu.
Erasmus+ proiektuak Turkiako eta Martinikako ikasleak ekarriko ditu Elgoibarrera. Hemen izango dira martxoaren 20tik 25era bitartean, eta tarte horretan askotariko ekintzetan parte hartuko dute nazioarteko proiektua garatzen jarraituz, gure kulturan murgilduz eta gure txokoak ezagutuz. Irudietan, igandean Elgoibarrera iritsi zirenTurkiarrei eginiko harrera. Martinikako espedizioa gaur bertan iritsiko da... Hoş geldin guztiei!!
Abadiñoko Alluitz Naturara egindako irteeran hainbat tailer desberdinetan aritu dira gure DBH 3. mailako ikasleak. Burutzen ari diren proiekturako ortu bertikalaz gain, animaliekin egoteko eta gaztaren produkzioa eta talogintzan aritzeko aukera eman die irteerak.
Erasmus+ proiektuak Turkiako eta Martinikako ikasleak ekarriko ditu Elgoibarrera. Hemen izango dira martxoaren 20tik 25era bitartean, eta tarte horretan askotariko ekintzetan parte hartuko dute nazioarteko proiektua garatzen jarraituz, gure kulturan murgilduz eta gure txokoak ezagutuz. Hau guztia Elgoibar Ikastolaren gidaritzapean eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz bideraturik.
Izaki bizidunen bizi-funtzioak eta horien artean animalia ezberdinen ugalketa aztertzen ari direla, txita kumeen jaiotza bertatik bertara bizi dute egunotan ikastolako Haur Hezkuntzako liburutegian. Dagoeneko kanpoan dira jaiotako txitak. Horietako baten jaiotza jasotzen duen bideo txiki bat prestatu dugu...
Pagination
- Previous page
- 56 orria
- Next page