Skip to main content

Ikastolako Berriak

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleeek brokoliak jaso dituzte aste honetan, eta LH 5. eta 6. mailakoek, bestetik, letxugak. Denak jangelara eraman dituzte sukaldean prestatu eta jantokian jateko. DBH3-4koen kipulak ere berehala izango dira prest jasotzeko. Esan beharra dago oso politak gelditu direla DBHkoek egindako egurrezko kartelak. Irudietan, Jose David eta Olaia letxuga batzuk jasotzen.
Jai giroan ospatu genuen Ikastola Eguna 2024 joan den larunbatean. Trikitilariekin kalejiran hasitako egitarauari umeentzako jolasez eta ekintza desberdinez eman zitzaion jarraipena Ikastolako pistetan eta hainbat bazterretan. Eguerdi aldera festak Erdiko Aretoan izan zuen segida. Finalista eguneko dominak banatu zituen >Morkaikok, dantza lehiaketa ospatu zen eta Kitzikiren erromeriarekin amaitu genuen eguna.
Datorren ekainaren 5ean, asteazkena, aurkeztu dira LH 6. mailako ikasleek burutu dituzten Antzerki hizkuntza emanaldiak Herriko Antzokian. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etatik aurrera izan da. Barruan dituzue aurkeztu diren hiru lanen iragarkiak.
Aurreko astean zehar, LH5ekoak Eibarko suhiltzaileetara joan ginen. Bisitan, ikasleek gertutik ikusi ahal izan zuten suhiltzaileen lana, haien erantzukizunak eta gizartean duten funtzioaren garrantzia. Suhiltzaileek beren egunerokoa nolakoa den erakutsi ziguten, eta larrialdi mota desberdinei nola erantzuten dieten azaldu ziguten. Gainera, ikasleek jarduera interaktiboetan parte hartu zuten, suhiltzaileen zeregina hobeto ulertzeko. Irtenbide horrek lotura zuzena du Inguruneako irakasgaian lantzen ari garen edukiarekin.
Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen dituen We Make Debabarrena! STEAM erronkaren sari banaketetan izan gara Eibarren. Dakizuenez, gure Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak sarituak izan dira. Horra bertatik iritsitako argazkiak.
Gure txikienek Azpeitiara egindako txangoaz gozatzeko aukera izan dute gaurkoan. HH05 urteko haurrek bertako Tren museora egindako irteeraren irudiak iritsi zaizkigu. Ikusten den gisan, egunak ederki gozatu dute denek ere!