1962an ekin zion Elgoibar Ikastolak bere ibilbideari, euskal kulturaren aldeko mugimendua bultzatuz. Itziar Ajuria lehen urrats haietan parte-hartze aktiboa izan zuen, bertan lehen andereñoa izan zelarik. Garai hartan ametsak besterik ez zirenak gaur egun errealitate bilakatu dira, bide luze horretan eginiko ahalegina eta eskainitako lankidetza oinarri izan direlarik.
Ikastolako Berriak
Elgoibar Ikastolako LH4. mailakoek Debegesak antolatzen duen “We make Debabarrena! STEAM erronka” lehiaketa irabazi dute Hiri maketa proiektuarekin.
Ikasturte amaierako ekintzekin jarraituz, Ikastolako zenbait ikasmailetako ikasleek irteera pedagogikoak izan dituzte astean zehar. Oraingoan HH02, HH03, LH1., LH2. eta LH6. mailakoak izan dira Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dutenak.
Gizarte zientziak arloan lan sektoreak lantzen jarraitzen dute LH5. mailakoek. Aurreko astean suhiltzaileei eginiko bisitaz gain, gaia aberasteko helburuz, oraingoan erizaina den Mertxerekin solasaldi bat izateko aukera izan dute.
Elgoibar Ikastolak jaso berri du STEM School Labela aintzatespena. Errekonozimendu honek azken urteetan STEM arloetan (Science, Technology, Engineering and Mathematics) eginiko lanari merezitako aitortza egiten dio.
Aurreko asteetan maila ezberdinetako ikasleek baratzean zeuden barazkiak bildu eta izandako errendimendua ikusi ostean, honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko helburuz, landaketa berriak egin dira azken egunotan.
Aste honetan gure ikastolako hainbat mailatan irteera pedagogikoak izan dituzte. Irteera bakoitzak gai zehatz batekin lotura izateaz gain, denek dute balioen lanketa komunean, hala, ikasleen autonomia garatzea, bizikidetza arauak errespetatzea eta ikasleen arteko harremana sendotzea oinarrizkoak bihurtzen dira honelako ekintzetan.
Astea ekitaldiz betea izan dugu beste behin ere. Asteartean LH1. mailako ikasleek beren familiei eta ezagunei historiaurreari buruzko emanaldia eskaini diete, eta ostegunean, HH04 urtekoek gelan eginiko lanen erakusketa antolatu dute.
Pagination
- Previous page
- 44 orria
- Next page