"Udazkena" gaiarekin lanean ari dira gure HH5eko ikasleak. Hori horrela, asteburuan egin duen eguraldia ona aprobetxatuz, Mintxeta ingurura irteera egin dute hostoak eta udazkeneko fruitu ezberdinak biltzera. Ikastolara ekarriko dituzte lanketarekin jarraitzeko.
Ikastolako Berriak
Irudia
Elgoibar, Eibar, Deba eta Soraluzeko udalek poltsikoko hiztegia kaleratu dute, euskararen erabilera bultzatzeko eta herri horietan bizi diren hizkuntza komunitateen integrazioa errazteko.
Irudia
Urriaren azken aste honetan, gure DBH4ko ikasleek MEKA eta IMH zentroak bisitatu dituzte, ZERIKASIKOT programaren barruan.
Irudia
Egin dira 24-25 ikasturteko lehengo landaketak. Jolas orduetan atxurraren kluba arduratuko da horiek ureztatu eta zaintzeaz. Ea ondo hazten diren eta jangelarako produktu osasungarriak jasotzen ditugun.
Irudia
Igandeak 27an Morkaiko Mendizale Elkartekoek mendi irteera izan zuten: irteera mikologikoa eta hazi bilketa.
Irudia
DBHn zientziak emateko irakaslea behar da ordezkapen bat egiteko (matematika eta fisika eta kimika graduak eta ingenieritzak lehenetsiko dira). Bigarren hezkuntzako masterra ezinbestekoa da. Euskaran C1 maila eskatzen da.CVak jasotzeko azken eguna, azaroak 4.
Pagination
- Previous page
- 21 orria
- Next page