Ikasturteko irteerak zoragarriak izan dira! DBHko ikasle guztiek bizi izan dituzten esperientziak betirako eramango dituzten oroitzapenez beteta daude.
Ikastolako Berriak
Irudia
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (KOOPERATIBEN KONTSEILUA) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) indarrak batu zituzten, aurten ere, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta.
Irudia
Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean, martxoaren 16rako mendi irteera antolatu da. Ibilbidea Elosutik abiatuko da, eta Elosumendi, Polpol eta Irukurutzeta zeharkatuko dira.
Irudia
Aurreko astean, LH2ko ikasleak Gotzon Garate liburutegian izan ziren, Maider Galarzaren ipuin kontaketa saioa entzuteko. Bertan, istorio zirraragarriak ezagutzeaz gain, irudimena lantzeko aukera paregabea izan zuten.
Irudia
Martxoaren 8an, Elgoibar Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatu dugu. Egun honek historian zehar emakumeek berdintasunaren alde egindako borroka gogora ekartzen digu, eta, aldi berean, oraindik ere lortu beharreko bidea luzea dela azpimarratzen dugu.
Irudia
Aurten, Elgoibar Ikastolan, guretzat urte berezia da, Kilometroak jaia antolatuko baitugu. Horregatik, aurtengo Euskal Inauteria ohikoa baino bereziagoa izan da. Jai giroan kolore eta musika bereziak izan ditugu, izan ere, herriko dultzaineroak eta erraldoiak batu zaizkigu ospakizunera, festa giroa are gehiago alaituz.
Pagination
- Previous page
- 22 orria
- Next page