Urtero legez, Morkaiko Mendizale Elkarteak ikasle eta gurasoentzako mendi irteerak antolatu ditu.
Ikastolako Berriak
Irudia
Pasa den asteko haizetearen ondorioak nabariak dira gure baratze xumean. Kalabazina eta artoa kaltetu dira. Hala ere, piper eta pipermin gutxi batzuk batu eta jangelara eraman ditugu. Datorren egunetan, giro egokia egiten badu landaketa berriak egingo ditugu. Informatuta edukiko zaituztegu.
Irudia
Seigarren mailako ikasleak antzerki-saioak hasi dituzte eta astean, ordubete eskainiko diote jarduera honi. Saio hauen helburua euskararen erabilera bultzatzea, trebetasun sozialak indartzea, genero-berdintasuna lantzea eta antzerkiaren bidez sormena eta talentu artistikoa sustatzea da.
Irudia
Urtero bezala, Agenda 30eko ikasle eta irakasle arduradunen taldea osatu berri dugu. Aurtengoan gai berria lantzen hasiko gara: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.
Irudia
Urriaren 1ean, ikasturteari hasiera emateko Eskola Kontseiluaren bilera deitu zen. Bertan, kontseilariei, 2024-25 ikasturteko antolaketa, lan-ildoak eta plangintza aurkeztu zitzaien. Horrez gain, zuzendaritza talde berria aurkeztu zen eta kontseilariek bere onespena eman zioten.
Pagination
- Previous page
- 23 orria
- Next page