Bihar, Otsailak 15, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da.
Ikastolako Berriak
Irudia
Aurten ere Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira. Izena emateko galdetegia otsailaren amaieran bidaliko da.
Irudia
Atzo DBH 2ko eta gaur DBH 3ko ikasleek azterketen aurreko antsietatearen kudeaketaren tailerra izan dute. Bertan antsietatea zer den, nola eta zergatik sortzen den eta hau kudeatzeko teknikak landu dituzte.
Irudia
Elgoibar Ikastolan abentura berri bati ekingo diogu: gure ikastolari buruzko dokumentala sortzera goaz. Irudien eta lekukotasunen bidez, gure ikastolaren ibilbidea erakutsiko dugu, sustraietatik gaur egunera arte.
Irudia
Pasa den astean, DBH4ko ikasleekin ekonomia arloan Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Zergak programari ekin genion. Gamifikazio bidez iruzur fiskalaren inguruko sentsibilizazioa lortzea du helburu, gizarte simulagailu baten bitartez.
Irudia
Elgoibar, lasterketa, komunitatea… 30 urte igaro dira Jose Gurrutxaga krosa lehen aldiz antolatu zenetik, eta aurten, apirilaren 6an, urteurren berezia ospatuko dugu!
Irudia
HH05eko ikasleek urpekaritzari buruzko hitzalditxo bat izan dute, DBHko irakasle den Oihane Gardokiren eskutik. Bea Balea ipuinaren harira, itsasondoko eta urpekaritzaren inguruko zalantza asko zituzten eta hori dela eta, Oihane gonbidatzea bururatu zitzaien.
Pagination
- Previous page
- 12 orria
- Next page