Atzoko egunean 50 urte baino gehiago bete dituzten kooperatibei omenaldia egin zitzaien Bilboko Euskalduna Jauregian. Horien artean gu geunden, Elgoibar Ikastola, eta urte horietan egin dugun lanaren aitortza jaso genuen.
Ikastolako Berriak
Irudia
Gaur goizean HH 5eko ikasle eta irakasleak Elgoibarko Udal Ludotekara bisita egin dute.
Irudia
DBH 2. mailako ikasleak, Samurrak Aniztasuna elkartearekin batera, heziketa afektibo sexual eta kulturartekotasunaren inguruan formazioa jasotzen ari dira.
Irudia

Aurten Sallobente-Ermuaran auzoan ZUME BIZIKO JOLASGUNEA sortuko dute Ikastolako LH5. mailako haurrek beste hainbat erakunderekin elkarlanean.
Udazkenean emango diote hasiera proiektuari eta amaitzen dutenean komunitate osora zabalduko dute egindako lana.
Gustura entzun dituzte gaur proiektuaren sortzaileek emandako azalpenak eta irrikaz daude hasiera emateko.
Irudia

DBH 1. eta 2. mailetako Agenda 30eko ordezkariak ikasturte berrirako baratza prestatu dute.
Irudia

Pello Arrieta elgoibartar historialariak Elgoibar Ikastolako 6.mailako ikasleak
bisitatu ditu.
Irudia
Ekin diogu ikasturte berriari gogotsu, indarrez eta ilusioz gainezka. Erronka berriak eta ilusio berriak baditugu eta ekin diogu lanari horiek betetzeko.
Txikienak izan dira hasten lehenak, jolastuz eta elkar ezagutuz.
Pagination
- Previous page
- 16 orria
- Next page