Atzo DBH1ko ikasleak izan ziren "Irakurlagun" egitasmoa antolatu eta dinamizatu zutenak.
Ikastolako Berriak
Irudia
Urtero bezala SEASKAko egutegia dugu salgai. Badakizue salmenta honekin ateratzen den etekina Nafarroako eta Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen dela. Aurten ere 4 € balio du. Animatu eta erosi, bulegoan dituzue.
Irudia
DBH4ko ikasleek euskal diasporaren inguruko proiektu bat gauzatu dute Ingelesko 1. unitatean, eta horren baitan, DBH 1 eta DBH2ko ikasleei aurkezpenak egin dizkiete. Proiektuaren helburutariko bat euskal diaspora desberdinen kausak eta ondorioak azaldu eta euren gizartean izan duen eragina ikertzea izan da.
Irudia
Gaur LH1eko ikasleak Gazteizera egin dute txangoa, Olarizuko jardin botanikora.
Irudia
Atzo Zeos Programatik Telmo Lazkanoren bisita izan genuen eta irakasle talde guztiari mugikorren erabileraren inguruko formazioa eskaini zigun.
Irudia
Aste hontan zehar gure DBH3ko ikasleek LH3ko ikasleei irakurketa prozesuan laguntza ematen jardun dute goxotasun handiz.
Irudia
Gaurkoan "Zeikasikot" proiektuaren aurkezpen ofiziala izan dugu Ikastolan.
Pagination
- Previous page
- 18 orria
- Next page